Hezkuntzaz hausnartzeko

Hezkuntzaz hausnartzeko
Arbizuko udaletxean izanen da bilera.

Asteartean, 18:00etan, Arbizuko udaletxean mahai-ingurua izanen da.

Ezker independentistaren herrigintzako hausnarketa eta parte-hartze gunea da Plaza Hutsa, Durangon ilbeltzean abiatu zutena. Hainbat gairen inguruan “gogoeta estrategikoa egiteko prozesua” egin nahi dute. Horietako gai bat hezkuntzarena da, “Euskal Hezkuntza Publiko Burujabe, Komunitario eta Feministarako bidean pausoak” eman nahi dute. Hainbat hiritan eta herrietan eztabaida saioak antolatu dituzte eta larunbatean Donostian “euskal publikotasuna eraikitzeari” buruzko nazio saioa eginen dute, gaiaz eztabaidatzeko.  

Nolakoa izan behar da gure hezkuntza sistema? Galdera horri erantzuteko mahai-ingurua antolatu du Plaza Hutsak Sakanan. Nora Salbotx eta Ibai Redondok parte hartuko dute. Eta joaten diren guztiek akaberan euren iritziak emateko aukera izanen dute. Dinamika horren inguruko informazioa www.plazahutsa.eus webgunean dago.