Sakanako hizkera kalera, ikus-entzunezkoen bidez

Guaixe 2019ko eka. 21a, 09:53
'Opazank!' lehiaketaren sarituak. ENARA INSAUSTI

'Opazank!' bideo lehiaketaren sariak banatu zituzten astelehenean Lakuntzako kultur etxean, Maria Markotegi sari banaketaren ekitaldian

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Sakanako hizkera gizarteratzeko eta bultzatzeko bideo lehiaketa antolatu zuen aurten lehendabidziko aldiz, eta astelehenean Lakuntzako kultur etxean egindako sari banaketa Opazank! lehiaketaren bideo egileak saritzeko baliatu zuten.

Altsasuko Arkatz liburu-dendan gastatzeko 400 euroko balea Axun Erdozia, Ariane Paniagua, Eufenia Razkin, Eva Maria Palazuelos, Reme Ulaiar, Maite Aruabarrena, Dolo Urkijo eta Idoia Artieda etxarriarrek osatzen zuten taldeak irabazi zuen. Etxarrikoen doblajiek lana aurkeztu zuten. Bestetik, bigarren saria, Altsasuko Biltoki taberna jatetxean 8 lagunendako afaria, Uxax eta Aitzol Gainzarain Berastaegirendako izan zen, Gilda azpiyen baatzien lanagatik. Parte hartzaileen artean bideo-kamera zozketatu zuten, eta gainzaraindarrek irabazi zuten.