Pentsiodunek Iruñeko manifestazioan parte hartzera deitu dute

Guaixe 2019ko aza. 13a, 18:40
Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa astelehenetan, 12:00etan, Altsasuko udaletxe parean.

Larunbatean, 17:00etan, izanen da. Autobusez joateko etzira arte eman daiteke izena.

Sakanako Pentsiodunen eta Adinduen Koordinakundeko kideek Pentsio publiko duinak leloa duen manifestazioan parte hartzera deitu dute. Iruñean izanen da larunbatean, 17:00etan, Foruen oroigarritik abiatuko da protestaldia. Joan-etorria eroso egiteko autobusa antolatu dute koordinakundeko kideek. Hartan tokia hartzeko ostiralera arte hots egin daiteke hiru telefono hauetako batetara: 660 890 545 (Juan Pedro), 638 247 832 (Fernando) eta 600 495 243 (Peio). Etzira arte eman daiteke izena. Autobusa Altsasuko geltokitik 15:30ean abiatuko da eta manifestazioa bukatzean bueltatuko da.