Haur-eskoletako baldintza duinen aldeko kontzentrazioak

Guaixe 2020ko ots. 20a, 10:45
Iruñean egindako kontzentrazioetako bat.

Gaur, 13:00etan, Txirinbhulo haur eskolako langileek bilkura eginen dute Altsasuko udaletxe parean. 18:00etan, toki berean, 0-3 zikloko ratioa jaistea eta langileen soldatak igotzea aldarrikatuko dute 

Altsasuko udaletxe parean gaur haur hezkuntzako langileen sektoreen aldarrikapenen isla bitan ikusiko da, bi kontzentrazio eginen baitira. Aurrena, 13:00etan, Altsasuko Txirinbulo haur eskolako langileek eginen dute eta “langileen soldata urriei aurre egiteko udalak erakutsitako borondate falta” salatuko dute, “izan ere, udaleko lankideek baino askoz gutxiago kobratzen dugu”. 

Bigarren kontzentrazioa 18:00etan da. 0 eta 3 urteko zikloan lan egiten duten langileak protestan dira joan den urte akaberatik. Orain arte Nafarroako Parlamentuaren parean egindako kontzentrazioak foru geografian barna zabaltzen hasi dira, eta horregatik deitu dute bilkura zaratatsua Altsasun gaurko. Haur eskoletako langileen eskaera nagusiak bi dira: eurek zaindu beharreko umeen kopurua jaistea zerbitzu egokiagoa emateko eta langileen soldata igotzea. Horrekin batera, 0-3 zentro guztiek araudi bera izatea aldarrikatzen dute, baita Hezkuntza Departamentuaren parte izatea eta euskarazko eskaintza bermatzea ere. Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko proposamena aurkeztu diete alderdiei dagoeneko.