FRANTZIAKO TOURRA

Philippsen-ek biribildu du festa

@rtve

Historiako Tour onenetakoa bukatu da, Vingegaard-en garaipenarekin; Pogacar eta Geraint Thomas izango ditu lagun podiumean.

Bukatu da Tourra, eta triste gaude. Historiako onenetakoa izan da, eta gozamena izan da hiru astez proba jarraitzea. Historiako azkarrenetakoa, ikusgarrienetakoa. Baita azken etapa ere, bukaera ederra izan baitu. Ezusteko garailearekin, edo ez hainbeste, Jasper Phillipsen indartsu iritsi baita Tour bukaerara. Alpecingo ziklistak hanka batekin irabazi du esprinta, Bike Exchange-eko bideratzaileek kale egin dutelako. Groenewegen esprinterra 300 metroren faltan utzi dute buruan, haizearen kontra, eta azkar ikusi da nekeak jango zuela. Philippsen-ek maisuki hartu dio gurpila, eta akabatu egin du Groenewegen helmugatik 150 metrora, garaipen ederra lortzeko. "Bizitza oso bateko garaipena da", esan du Philippsen-ek etapa bukaeran.

Eta kitto. Bihar... Bihar Ordiziko klasikoa, Tourrik ez. Beno, puntuen banaketa. Hurrengo hitzordua abuztuaren 19an, Vueltarekin.