Txerrikia eta saltoak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 10:11

Gaur San Migel kalea itxura aldatu eginen da. 20:00ak aldera txistorrak, urdaia eta beste prestatzera eta merendatzera elkartuko dira satrustegiarrak. Su txikia prestatuko dute horretarako. Tripako zuloa berdindu ondoren, beste su bat piztuko dute, iluntzearekin batera haren gainean saltoka ibiltzeko.