Kometa festa

Guaixe 2016ko abu. 17a, 18:55

Agorrilaren 19an, ostiralean, 17:30etik aurrera.

Hegan egiten duten gailu horien, kometen festa hartuko du Satrustegik. Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta, Satrustegin kometak egiteko tailerra izanen da. Behin egin eta gero haiek hegan ikusteko aukera izanen da. Zeruan gailuek egiten dituzten egonaldiak, itzul-inguruak eta bestelakoekin gozatu ondoren, bildutako guztiendako otamena izanen da.