Udal haur eskolako aurre-matrikulazioa, zabalik

Guaixe 2017ko mar. 2a, 17:18
Umeak Pausoka haur eskolan

Uharte Arakilgo alkate Ainara Aiestaranek jakinarazi duenez, Pausoka udal haur eskolako heldu den ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago. Uharte Arakilgo udalaren zerbitzu hori erabili nahi dutenek hilaren 15era arte dute izena emateko epea. Horretarako, udaletxetik pasa beharko dute astegunetan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Aiestaranek azaldu duenez, haur-eskolaren ordutegia 8:30etik 15:30era da, eta jantokia duela gaztigatu du. “Haurraren garapen integrala helburu duen haur eskola da, euskarazko D ereduan eskaintzen dena”. Alkateak eskolak hezkuntza proiektu propioa duela azaldu du, hainbat ezaugarri zerrendatuz: “jolas librea, zaintza momentuak mimoz zaintzen dira, autonomiaren garapena, poza eta gozamena oinarri, mugimendu askea, segurtasun fisikoa eta emozionala, familiekin esperientziak bizi, esperimentazioa, material anitzak”.