Erkudengo Ama Uharten

Guaixe 2017ko mar. 24a, 12:47

Larunbatean, 19:30ean, Uharte Arakilgo elizan.

Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako Nafarroan Abesbatzak zikloaren barruan, Erkudengo Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du Uharte Arakilgo elizan. Polifonia anitzeko eta folklore errepertorio zabala eskainiko dute. Altsasuko abesbatzako kideek egun betea izanen dute biharkoa, goizean Lizarrako Argia adinduendako egoitzan emanaldia eskainiko baitu. Orain dela hiru urte kantatu zuen egoitza horretan estreinakoz eta orduz geroztik urtero errepikatzen dute emanaldia. Kontzertu horren asmoa “han dauden pertsona guztiak alaitzea” da.

Errepertorioa         
Ave Maria (De las Vigilias op. 37)     S. Rachmáninov
Querubing song                              D. Bortnyanski
El mar                                           J.L.Ansorena
Himne a la nuit                              J.P. Rameau
Gabriel’s oboe                                E. Morricone
Balada del andaluz perdido             E. Correa
Si tu no estas aquí                         Rosana. Mold: Julio Dominguez
El breve espacio en que no estas    P. Milaés. Mold: E.Silva
Si llego a besarte                          L. Casas. Mold: E. Silva
Herribera                                     B.Lertxundi
Matalaz                                        L.Ondarra
Baldorba                                      B.Lertxundi
Ilunabarra                                   Mocoroa
Mendirik mendi                            Salaberri