Turismo sektoreak Sakanako Donejakue bidea ezagut dezan

Guaixe 2017ko mai. 6a, 10:00

Izena emateko bidelagunsakana@gmail.com e-postara idatzi beharra dago hilaren 10a baino lehen. Bidelaguneko kideendako doan, bestela 20 euro ordaindu beharko dute.

Sakanako Donejakue Bidearen historia eta puntu interesgarriak ezagutzera eman eta, bide batez, Aralarko eta Zamartzeko monastegiei buruz gehiago jakiteko ikastaroa. Horixe da turismo sektoreko profesionalei zuzenduta Bidelagunek, Sakana turismo elkarteak, antolatu duen ikastaroa. Uharte Arakilgo Zamartze monastegian izanen dira saioak, maiatzeko hurrengo ostegunetan (11n, 18an eta 25ean), 18:00etatik 19:30era. Nicolas Arbizu eta Mikel Gartziandia izanen dira hizlariak.