guaixe.eus

Aralar Mendi elkarteari Nafarroako Gobernuaren aitortza

  Gizartea  Uharte Arakil

Aralar Mendi elkarteari Nafarroako Gobernuaren aitortza Nafarroako Carlos III.a Noblearen domina. | Ikusi handiago | Argazki originala

Carlos III.a Noblearen Gurutzea domina jasoko du Aralar Mendi elkarteak. Nafarroako Gobernuak emandako ikur horrek “euren jarduera esparru zehatzetik foru erkidegoaren garapenari, proiekzioari  eta ospeari ekarpena egin dioten” pertsona eta erakundeen lana aitortzea du helburu. Aralar Mendi Elkarteari Artzain Egunaren antolakuntzan egindako lana aitortu nahi izan du. Artzaintzaren gorazarre festak aurten 50 urte beteko ditu artzainen tradizioak eta produktuak sustatzen eta zabaltzen. Nafarroako Gobernuak berak Nafarroako Turismo Intereseko Festa izendatu zuen. Aralar Mendi Elkartearekin batera, Nafarroako DYAk, Hunberto Bustinzek, Jose Ulibarrenak, Julian Retegik, Mirentxu Purroik eta Javier Otxoak jasoko dute garagarrilaren 17an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak