Martin Ziordiko irakurleekin

Guaixe 2017ko mar. 15a, 16:42

Ziordiko liburutegiak beste behin idazle batekin topaketa hartu zuen joan den ostegunean. Oraingoan ganboikoko literatur txokora igo zena Ibon Martin idazlea izan zen. Irakurle ziordiarrekin El último akelarre liburuari buruzko iritziak trukatu zituen Martinek. Topaketan elkartu ziren ziordiarrak “oso gustura” egon ziren. Bakarren batzuk liburuan egilearen sinadurarekin  etxera bueltatu ziren. Baita Martinen hurrengo lanaren inguruko “arrasto” batzuekin ere.

Argazkiak: Ziordiko liburutegia.