Lau zauritu autobiako auto-istripuan

Guaixe 2014ko abe. 1a, 08:41

Atzo 8:06ean auto istripua izan zen Sakanako autobian, Zuhatzu parean. Iruñerako norabidean joaten zen auto bat bidetik atera eta bide bazterrean buelta emanda gelditu zen. Autoan zeuden lau emakume gazteak zauritu egin ziren, haietako bat larri. Autoaren atzeko aldean joaten ziren bi gazteak ezin atera gelditu ziren. Suhiltzaileek nahikoa lan izan zuten haiek ateratzeko autoa buruz bera baitzegoen. Kolpe ugari jaso ondoren biak izan ziren larrien zauritutakoenak. Gidaria eta laguntzailea, arin zauritu ziren.

Altsasuko eta Iruñeko suhiltzaileez aparte Irurtzun aldeko osasun etxeko mediku taldea eta anbulantziak joan ziren istripu tokira. Foruzaingoak erreskatea egin bitartean trafikoa bideratu eta ondoren istripua ikertu zuen.