Konponketa lanak Plazaola bide berdean

Guaixe 2023ko abe. 19a, 11:35
Aizkorberako bidean urak bidean eragindako kalteen berri ematen duen kartela. @Plazaola_org

Euriak eragindako kalteak konponduko dira.

Plazaola turismo partzuergoak jakinarazi duenez, euriak Plazaola bide berdean eragindako kalteak konpontzeko lanak eginen dira egun hauetan. Partzuergotik azaldu dutenez, euri urak bide berdeko aldapa guneetan ildaskak eta zuloak sortu ditu, eta lanekin horiek konpondu nahi dituzte. Konponketa lanak egiten Aizkorben eta Itza zendeako Erizen ariko dira langileak. Hori dela eta, Plazaola turismo partzuergoak arretaz jokatu eta seinaleztapena errespetatzeko eskaera egin du.