Apirilaren 26an, ostirala, Altsasu Memoriak 'Heroina 1980ko eta 1990ko hamarkadetan' hitzaldia eginen du, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 26an, ostirala, Dantzabideak programaren dantza emanaldia izanen da, Iortia zabalgunean. Dantzaz konpainiak 'YOUth' ikuskizuna aurkeztuko du, eta Altsasuko insitutuko eta Jesusen bihotzako eta Iñigo Aritzako eta Etxarriko Andra Mariko ikasleek prestatutakoa eszeneratuko dute.
Otsailaren 23an, ostirala, Sarek deitutako kontzentrazioak izanen dira, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Apirilaren 27an, larunbata, abiatuko da XXXIII. Sakanako Ibilaldia, eta 24ra arte eman daiteke izena. Dagoeneko 648 mendizale animatu dira. Aurten Palestinara sarbide bakarra duen UNRWA Nazio Batuen Erakundeko Agentzia lagunduko du Iratxok
Apirilaren 27an, larunbata, Txapelketa soziala antolatu dute, Sakana Padelen.
Apirilaren 27an, larunbata, liburuaren eguna ospatuko dute Arakilgo herrian.
Apirilaren 27an, larunbata, gazteendako jarduera antolatu du Lakuntzako Udalak.
Apirilaren 27an, larunbata, Altsasuko Merkataritzaren VI. Jaia izanen da.
Apirilaren 27an, larunbata, 'Tres años después' lana mustuko du Altsasuko antzerki taldeak, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 28an, igandea, aurten Federacion Vasco Navarra de Alpinismoren mendeurrena ospatzeko Euskal Herriko ehun mendi igoko dira. Klub sakandarrek Dulantz, Beriain eta Erga aukeratu dituzte
Azaroaren 26an, igandea, Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bejaminen areto futbol 8 topaketen lehenengo joanaldiko lehenengo partidal izanen dira, Etxarri Aranatzen. Maiatzaren 19ra arte izanen dira partidak.
Apirilaren 28an, igandea, Etxarri Aranatzen ekoizle eta artisauen azoka, haurrendako landaketa tailerrak eta abar izanen dira, Etxarri Aranatzen.
Apirilaren 28an, igandea, Gimnasia Erritmikoko Kluben Arteko Iskiza Ligaren Bigarren Fasea izanen da, Zelandi kiroldegian.
Apirilaren 28an, igandea, Etxarri Palestina elkartasun taldearen elkarretaratzea izanen da.
Apirilaren 28an, igandea, Andrey Kolpin zinemagilearen animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 30ean, asteartea, Iñaki Berastegi kazetariak gidatutako, Jagoba Arrasate, Yolanda Martil, Maitane Vilariño eta Igor Martinez kirolarien solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 1ean, asteazkena, maiatza zuhaitzak zutituko dituzte Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian.
Maiatzaren 1ean, asteazkena, junior mailako txirrindularitza lasterketa izanen da, Arakilen.
Maiatzaren 3an, ostirala, La voz de Iñaki solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Aurtengo Hiru Mendizerrak mendi martxarekin Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya fundazioa lagundu du.
Maiatzaren 4an, larunbata, Beleixe irratiaren urteurrena ospatuko dugu, Etxarri Aranatzen.
Maiatzaren 4an, larunbata, kultur irteera eginen dute arakildarrek.
Maiatzaren 5ean, igandea, Olaztiko Lore eta Landareen XIV. Azoka izanen da.
Maiatzaren 11n, larunbata, Irurtzungo martxa zikloturista izanen da. 1985 urteko Reynols taldeko txirrindulariak eta Imanol Erbiti omenduko ditu. Izena ematea zabalik dago.
Martxoaren 19an, asteartea, Naia Carlosekin literatur solasaldia antolatu dute, eta maiatzaren 22an, asteazkena, Iratxe retolazarekin. Udazkenean beste bi saio eginen dituzte. Helburua, besteak beste, herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak lantzea da, literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 28ra arte Leitzako Amazaba ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen marrazkien erakusketa izanen da, Irurtzungo euskal txokoan.
Apirilaren 15etik 30era, Sara artistaren lanen erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian.
Apirilaren 22tik 28ra, Euskal Herrian Euskarazen ekimena izanen da. Astean zehar jarduerak izanen dira Irurtzunen, Arbizun eta Altsasun. Hilaren 25ean, Urdiainen, Bizkaroso filma izanen da; mosaiko erraldoia eta bakarlariak, Altsasun, eta argazki erraldoia Ziordian. 26an, 'Plazan, eskuaz!' ekimena, Altsasun.
Martxoaren 20an, asteazkena, Arantxa Urretabizkaiaren solasaldia izanen da, Altsasun; apirilaren 22an, astelehena, Xabier Mendigurenek eta Jon Arratibelek Etxarri Aranatzen aurkezpena eginen dute, eta apirilaren 26an, ostirala, Miren Agur Meabe Uharte Arakilen izanen da.
Apirilaren 25ean, 28an eta 29an, osteguna, igandea eta astelehena, Christofer Zalla zinemagilaren benetako istorio batean oinarritutako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, izanen dira ospakizunak.
Apirilaren 28an, igandea, 'Bipedestrukzioa' dantza ikuskizuna eginen du Disiden.Cia konpainiak, Etxarri Aranatzen. Aurretik, apirilaren 27an, larunbata, mugimendu tailerra izanen da.
Apirilaren 27an, larunbata, Sexgune zerbitzua izanen da, Intxostiapunta gazte gunean; apirilaren 28an, igandea, gazte zinema saioa izanen da, Altsasuko gazte txokoan.
Maiatzaren 2an, 5ean eta 6an, osteguna, igandea eta astelehena, Paola Cortellesi zinemagile italiarraren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Kulturen Arteko Elkartasun zikloa antolatu dute Irurtzunen eta Satrustegin: apirilaren 13an, larunbata, elkartasuna ereiten azoka; maiatzaren 17an, Satrustegiko sendabelerrak ezagutzen; 18an, elkartasuna ehuntzen, eta ekainaren 1ean, elkartasuna dastatzen ekimenak izanen dira.