Trasteandoren abenduko bira

Guaixe 2014ko abe. 12a, 18:23

Dozena bat musikari altsasuarrek osatzen dute Trasteando taldea eta abenduan lanpetuta ibiliko dira. Aisiarako bitarteko dute musika Trasteandokoek, baita elkartasuna adierazteko modu gisa. Hilaren 27an emanaldi bikoitza eskainiz despedituko dute bira Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarreren salmenta aurreratua dagoela jakinarazi digute. Kontzertuan jasotako dirua Nafarroako Elikagai Bankuarendako izanen da.

Baina beste hiru emanaldi ere baditu taldeak abenduan. Trasteando taldeko kideak bihar, 20:00etan, Zizur Nagusiko kultur etxean ariko dira. Elkartasun emanaldia izanen da eta sarreretako dirua Madre Coraje garapenerako gobernuz kanpoko erakundearendako izanen da (Peru, Mozanbike eta Espainian lan egiten du). Ondoren, Altsasuko Josefina Arregi klinikako eta Aita Barandiaran adinduen egoitzako emanaldiak etorriko dira.