Lau altsasuar gehiago inputatuta

Guaixe 2014ko abe. 16a, 13:04

Gaur lau altsasuar Guardia Civilaren Iruñeko komandantziara deituak izan dira, ustez terrorismoa goratzeagatik inputatuta daude. Abokatuarekin lagunduta joan dira eta ez deklaratzea erabaki dute. 2013an Foru plazan presoen argazkiak jartzeagatik deitu dituztela jakin ahal izan dute.