Aldasoro bosgarren Euskal Herriko Txistor Lehiaketan

Guaixe 2014ko abe. 18a, 14:14

Atzo jokatu zen Ordizian lehiaketaren 17. edizioa eta Jose Ramon Erauskin ataundarrak jantzi zuen txapela. Gipuzkoako harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatutako lehiaketara 51 txistor ekoizle aurkeztu ziren. Bosgarrena Altsasuko Aldasoro Harategiak eskuratu du. Juan Jose Aldasoro Sarasuak eta Jose Galanek lehiaketa hori 2009an irabazi zuten.