Otsailaren 17an izango da astearte ihotea eta beste behin Altsasuko inauterien konpartsa kalera aterako da, ihoteak puri-purian bizitzeko. Momotxorroek bere dantza propioa dute, eta Ihauterien Batzordea aspaldi hasi zen momotxorroen dantza ikasteko entseguak eskaintzen. Entseguak ilbeltzaren 28an hasi ziren Intxostiapunta gazte txokoan eta otsailaren 11n eta 12an izanen dute segida, 20:00etan. Dantza ikasteaz gain, bertan antolatzen dira momotxorroen irteerako xehetasunak, kalejiraren nondik-norakoak eta abar.