Martxoaren 29an festei buruzko herri galdeketa

Guaixe 2015ko ots. 27a, 10:07
Altsasuko peƱetakoak kalejiran plazan.

Martxoaren 22an eginen den herri batzarrean zehaztuko da galdera.

Herriko festen data zehazteko Altsasuko Udalak eginen duen galdeketa loteslea martxoaren 29an eginen da. Udalak ilbeltzeko bilkuran erabaki zuen kontsultaren aurretik herri batzarra deitzea. Burunda pilotalekuan izanen da martxoaren 22an, “festa egutegiaren inguruan gizarte akordioa lortzeko informazio-batzarra eta alternatiba sortzailea” izanen da bilkura.

Hala, batzarraren lehen zatian festa egutegiari buruzko argudioak emanen dira eta bigarrenean proposamenak. 22ko batzarrean erabakiko da herri-galdeketan eginen den galdera. Aldi berean, batzarrak erabakiko du festen data mantenduko den edo aldaketa egiten bada aurtengora den bakarrik edo betirako.