Lur trukea onartua

Guaixe 2015ko mar. 5a, 14:21

Nafarroako Gobernuak atzo egindako bilkuran Altsasuko Udalaren eta herritar baten arteko lur trukea onartu zuen. Udalak Patxi Amillanori Murgilarte dermioan 4.000 metro karratuko lursaila emanen dio eta harengandik trukean Kaskaldia dermioan 13.981 metro karratuko lursaila eskuratuko du. Gobernuaren arabera “udalak aparteko interesa duen eremu batean herri lurren eremua handitu egiten du”. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak gaineratu digu egoera bat erregularizatzea eta lanpostu batzuk bermatzea lortzen dela horrela.