EHBilduk 224 proposamen jaso ditu

Guaixe 2015ko mar. 19a, 16:13

Pasa den astean Altsasu 2020 topaketa irekiak antolatu zituen EHBilduk. Haien balorazio positiboa egin du koalizioak. 11 gairen inguruan hausnartu eta ekintzak proposatu zituzten. 80 herritarrek parte hartu zuten eta haien parte hartzea eta ekarpenak eskertu ditu koalizioak.

Ekarpen gehienak, 50, enplegua eta garapen arloan izan ziren. Etxebizitza eta hirigintza (40), gizarte zerbitzua eta osasuna (26), hezkuntza (22) eta euskara (15) arloetan ere ekarpen asko egin zituzten. EHBildutik jakinarazi dute ekarpen guztiak aurki www.altsasu.ehbildu.eus web gunean jarriko dituztela. Aldi berean, herriko eragile, kolektibo eta elkarteei helaraziko diete, haien ikuspuntua jasotzeko eta nahi izanez gero proposamenak egin ditzaten. Herritarrek euren EHBildurendako proposamenak  altsasu2020@gmail.com helbidean egin ditzake. Ekarpenak jasotzeko astelehenerako herri bilgunea ere iragarri dute.