Doktorea emakumearen sexualitateaz eszenatokitik

Guaixe 2015ko mar. 20a, 11:53

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mastur Batetu Solita Catalina doktorea, identitate eta txis galeretan aditua, bihar Altsasun izanen da. Txumino power revolution izeneko bere programa garatzeko gonbitea luzatuko du. Mastur Batetu Solita Catalina doktorearen iritziz buru edo sabai energetikoa eraikitzeko hura landu beharrean oinarria jartzea garrantzitsuagoa da. Eta oinarri hori, doktorearen arabera, pelbis-zoru boteretsu bat da. Doktoreak, beraz, eszenatokitik pelbis-zoru boteretsua izateko bere programaren puntuak aletuko ditu.

Bakarrizketa eta performancearen bidez doktoreak bere programa martxan jartzen duenean hasiko dira komeriak. Ovarios verdes fritos ikuskizun probokatibo, apurtzaile eta dibertigarria aurkeztuko du Detritus Teatrus konpainiak Belen Nevadoren eskutik. Antzezlanak erotismoa begirada fresko eta berritzaile baten ikuspuntutik erakusten du. Konplexuak alde batera utzita, plazera inork ez duela ematen dio, barruan daramagula. Doktoreak dioen moduan: gustua nirea da, plazera zuena.