Hautes-elkartea eratzeko hiritar batzarra

Guaixe 2015ko mar. 27a, 11:48

Larunbatean, 11:30ean, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 1. solairuan

Udal hauteskundetarako Goazen Altsasu hautes-elkartea sustatu du Podemos Altsasu Ahal Duguk. Altsasurako alternatiba izan nahi du Goazen Altsasuk. Hautagaitzaren irizpideak hala zerrendatu dituzte: irekia, %100 Podemos DNA, interes nagusia pertsonak izanen dituena, gardena eta parte-hartzailea. Altsasuarrei aldaketa garaiarekin bat egiteko eta biharko hiritar batzarrera joateko gonbitea egin diete. Bestela, goazenaltsasu@gmail.com e-posta bidez haiekin harremanetan jartzeko.