ONCEk udalaren Gu geu gazte programa saritu du

Guaixe 2015ko api. 20a, 18:37

Sariketako epaimahaia. Argazkia: www.once.es

Behar bereziak dituzten gazteendako aisialdi programa da saritutakoa.

ONCE erakundearen Nafarroako ordezkaritzak III. Elkartasun Sariak eman berri ditu hainbat arlotan. Administrazio publikoaren arloan Altsasuko Udala izan da saritua. Gu geu gazte egitasmoaren bi ezaugarri nabarmendu ditu ONCEko epaimahaiak: zeharkakotasuna eta aisia inklusiorako motore gisa hartzeak. Ezgaitasunaren prebentziora, errehabilitaziora eta inklusiora, arlo guztietan irisgarritasun unibertsalera eta oztopoak kentzeko hainbat programen artean Altsasuko Udalarena izan da Nafarroako ONCEk nabarmendu duena.