Nire esker ona

Arturo Carreño Parras, Altsasuko Ezker Batuko zinegotzia 2015ko mai. 29a, 08:05

Altsasuko EBren lanean batera edo bestera konfiantza erakutsi duzuen guztioi nire esker ona azaldu nahi dizuet. Bost legegintzalditan jarraian, 20 urtez, zuek emandako babesa zintzoki eskertu nahi dut. Gure babesarekin posible izan da gaur egun herri honek Iortia kultur gunea, liburutegia, igerileku estali, jubilatu elkarte, musika eskola, gazte-txoko eta Dantzalekuko futbol zelaiaren moduko zerbitzu eta topa-guneak izatea.

Gauzak egiteko daudela badakigu eta ziur naiz 2015-2019 legegintzaldi honetan enplegu, gizarte arloko, hezkuntza, osasun, dependentzia eta garbiketa orokorreko proiektu onak martxan jarriko direla. Hau diot hauteskunde emaitzek aldaketa erraztu dutelako eta baliatu beharra dugu. Izan ere, azken legegintzaldi hau Altsasurendako oso txarra izan da. Datuak ikustea besterik ez dago.

Benetan espero dut udalerri honek normaltasun demokratikoa berreskuratzea eta politiko berriek bere programak adostu ditzatela; akzioek herritar guztien onuragarri izan daitezela, premia dago eta. Eskerrik asko zuen babesagatik eta agur bero bat.