Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

Goazen Altsasuk hauteskunde emaitzen balorazio oso positiboa egin du

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:31

Igandean boza eman zuten altsasuarrak eta bereziki haien aldeko hautua egin zuten 469 pertsonei eskerrak eman dizkie Goazen Altsasuk. Lortutako babesa “oso positiboki” baloratu dute, “kontuan izanik ibilbide motza dugula eta hauteskunde kanpainarako baliabide ekonomiko eskasak genituela. Lortutako emaitzen gakoa “Goazen Altsasu osatzen duten pertsonen lana eta batez ere egiteko modua, parte hartzea eta gardentasuna, izan da . Goazen Altsasutik gaineratu dutenez, “denen artean aldaketa prozesu honetan pauso txiki bat eman dugu”. Altsasuarrak horretan jarraitzera animatu dituzte.