UdaGazten plaza libreak daude

Guaixe 2015ko uzt. 1a, 19:12

12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako hiri-udalekua antolatu du Altsasuko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Garilaren 13tik 24ra izanen da eta gazte parte-hartzaileek makina bat ekitaldirekin gozatzeko aukera izanen dute: zaldi irteerak; gau kanpaldia San Pedron; hondartzara txangoa; sukaldaritza, dantza eta bestelako tailerrak; gymkana; igerilekua; bizikletan ibilbideak…

Gazteria zerbitzuak jakinarazi duenez, garilaren 6ra arte izanen da izen ematea zabalik. Intxostiapunta gazte gunetik pasa behar da horretarako. 20 euro ordaindu beharko dira matrikulagatik. Informazioa nahi duenak 948 564 785 telefono zenbakira hots egin edo gazteria@altsasu.net e-posta helbidera idatzi dezake.