Altsasuko festak 2015

Altsasutik Kukutzari eta Kortxoeneari kantatzen

Guaixe 2015ko ira. 15a, 11:03

2015ko irailaren 14an, Altsasuko festan egin zen kantu-afarian, Kantaitan, Zea Maysen Kukutza III abestia kantatu zuten. Bilboko Errekalde auzoko Kukutza eta Donostiako Kortxoenea gaztetxeei eskaini zieten. Altsasuko gaztetxeak urrian 25 urte beteko ditu.