Gaztetxeak 25 urte bete ditu

Guaixe 2015ko urr. 2a, 12:45
Urteurrenarena dela eta gaztetxeak aurten Porrotxen bisita hartu du.

Beharrak eta amorruak bultzatuta, Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA) kideek Socorro-etxeko ateari ostikoa eman eta eraikina okupatu zuten. 1990eko lastailaren 5ean, ostiral arratsaldez izan zen, asanblada baten ondoren. 1987an sortu zen AGA eta bere jarduerak aurrera eramateko lokala eskatua zion udalari. Udalaren eta gazteen arteko hartu-emanak izan ziren. Gazteek begiz jotako lokala, udalak beste erakunde bati 25 urterako ematea erabaki zuen irailaren 28ko bilkuran. Erabaki horrek okupazioa azkartu zuen.

Mende laurdena. Joder que buena! Orain dator onena! leloa aukeratu du AGAk gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Lelo horrekin urtean barna zenbait jarduera antolatu dituzte. Baina efemeridearen inguruan egitarau zabala prestatu dute. Aurrerapen gisa Gaztetxeroen arteko desafioei larunbatean ekin zioten eta futbol partida jokatu zuten. Gaurtik aurrera gazte altsasuarrendako izanen da zereginik.


Egitaraua
Lastailak 2, ostirala
18:30ean Gaztetxeroen arteko desafioak: pankarta lehiaketa, gaztetxean.

Lastailak 5, astelehena
19:00etan Txupinazoa gaztetxean. 90eko urte miragarri haiek… Animatu eta ekarri zure mozorroa!
19:30ean Gaztetxero eta auzolagunen auzatea gaztetxean.
20:00etan Erakusketa mustutzea Gure Etxean.

Lastailak 6, asteartea
19:00etan Hitzaldia gaztetxean: Errekaleor bizirik! Hizlariak: Gasteizko auzo autogestionatuko kideak.

Lastailak 7, asteazkena
19:30ean Gazte asanblada irekia, Foru plazan.

Lastailak 8, osteguna
19:00etan Hitzaldia gaztetxean: generoa eta gazteria. Hizlaria: Begoña Zabala, Emakume Internazionalistak-eko kidea, abokatua eta Nafarroako feministen koordinatzailea.

Lastailak 9, ostirala
17:00etan Haur jolasak eta puzgarriak, Foru plazan.
18:00etan Txokolate-jatea.
20:15ean AGA pilota txapelketako partidak Burunda pilotalekuan, musikaz girotua.
22:30ean Afaria gaztetxean. Ohiko lekutan izena eman.
23:00etan Gaztetxeroen arteko desafioen jarraipena: sing-star!

Lastailak 10, larunbata
12:00etan Kalderete txapelketaren hasiera eta izen ematea Gure Etxea eraikinean.
14:30ean Kaldereteen dastatzea epaile prestuenekin! Aurten gurekin: Majaris de la Sorna, Enrike Zelaia eta Dubi eta Marisa ahizpak.
15:00etan Kalderete bazkaria, Foru plazan.
17:00etan Gaztetxeroen argazki erraldoia.
17:30ean Desafioen finala: mozkorkirolak. Ondoren, zunba-poteoan herrian barna.
22:00etan Indarrak berreskuratzeko… guztiendako magrak, gaztetxean.
22:00etan Tirri&Terry guateke jai alai.

Lastailak 11, domeka
18:30ean Urtemugako asteko bideoen emanaldia eta ajea laguntzeko merendua, gaztetxean.

Lastailak 12, astelehena
17:00etan Pilota partidak.

Lastailak 15, osteguna
19:00etan Hitzaldia gaztetxean: Kurdistan, estatu islamista eta inperialismoa. Hizlariak: Askapenako brigadista altsasuarrak.

Lastailak 16, ostirala
20:15ean Pilota partidak: 2. mailako final erdiak.

Lastailak 17, larunbata
19:00etan AGAren pilota txapelketako final handia Burunda pilotalekuan, Peñek girotuta.


Jaialdia
Mende laurdena ospatzeko azaroaren 14an, larunbatean, 19:00etatik aurrera musika jaialdia izanen da Burunda pilotalekuan AGAk antolatuta. Zea Mays, Kop, Raperos de Emaus, Backed by the Titanians, La Viuda Negra, Ebri Knight eta Train to Roots taldeak ariko dira. Sarrerak Etxarriko Leku Ona eta Altsasuko Biloki tabernetan daude salgai; 12 euro aurretik, 15 egunean.