Inauteri pertsonaiak kamara aurrera

Guaixe 2015ko abe. 11a, 10:33

Altsasuarrei larunbatean, 9:00etan, Altsasuko plazan momoxorro, sorgin eta bestelako pertsonaien mozorroz agertzeko deialdia egin zaie, Urbasan grabatu nahi den bideo batean parte hartzeko

Altsasuko Inauteri Batzordeak herriko ihoteko momotxorro, sorgina eta beste pertsonaien mozorroa duten altsasuarrei bihar egindako deialdira agertzeko eskaera egin die. Batzordeak Bidelagun Sakanako Turismo Elkartearekin batera ihoteko pertsonaiak ageri diren bideoa grabatu nahi du. Hitzordua 9:00etan jarri dute Foru plazan, baina grabazioa Urbasan eginen da. Bidelagun Sakanari buruzko bideoa grabatzen ari da eta hartan Altsasuko inauteriaren berri eman nahi du. Fiutr moduko turismo azoketan ikusgai jarriko du.

Bestalde, dozena bat momotxorro kamara aurrean jarri ziren larunbat arratsaldean. Mercenary productions zinema konpainia frantziarrak Tales of the wind seriea egiten ari da. Lehen zatia euskal kulturari eta herri kirolei eskainia dago eta, horren barruan, momotxorroak agertuko dira. Clemente Bauvais eta Arthur Kersauson zuzendariak grabazioa baino egun batzuk lehenago grabazioa egiteko kokapen posibleak bisitatu zituzten (Murgil, Sorozarreta, Santa Lucia sakan, Maibelo, Dantzaleku, San Pedro eta Kostakosoi). Azkenean, larunbateko grabazioa Kostakosoi dermioan egin zen. Bi ordu eta erdiko grabazioa izan zen eta batzordeko kideek jakinarazi digutenez, filmaziokoak “pertsonaiaren eta inguruaren indarraz harrituta gelditu ziren”.