Volkswagen Altsasun jartzekoa zenekoa

Guaixe 2016ko urt. 13a, 08:06

Volkswagen enpresa Altsasun bere ekoizpen lantegia jartzeko aukerez argibideak ematen dituzte duela 50 urteko egunkariek. Aipatzen zutenez, Volkswagenek Nafarroan ezarri nahi zuen bere lantegia. Bestetik, Gasteizko Imosa enpresak estatuan VW fabrikatzeko baimena eskatua zuen. Gasteiz eta Altsasu arteko trenbide eta errepide loturak onak zirela aipatzen zuten. Gaineratuz Iberduero argindar konpainiak azpiestazio baten premiazko eraikuntza hasi zuela Altsasun.

Altsasu Memoriak bere azken erakusketan azaltzen zuenez, Citroenen lantegia Altsasun jartzeko aukera ere aztertu zen. Azkenik, Vigon bukatu zuen. Gaur egun Iruñeko Landaben poligonoan egindako autoak tren luzeetan pasatzen ikusten ditugu.