EHko mus txapelketako partidak

Guaixe 2016ko urt. 26a, 16:30

Euskal Herriko Mus Txapelketako Altsasuko kanporaketa larunbatean jokatu zen. Zubi-ondo elkartean muslarien topaleku bihurtuta, karta jokoan eta tantoak zenbatzen pasa zuten arratsaldea. Azkenean, podiumaren goiko aldean Guerrero-Moreno bikotea gelditu zen, finalean Adur-Ansa bikoari irabazi ondoren. Podiuma Santano-Mikel bikoteak osatu zuen. Xurrut, Alde Zaharreko tabernen elkarteak emandako sariak eskuratu zituzten.