Azkeneko 5 minutuetan ihes egin zion partidak Altsasuri

Guaixe 2016ko ots. 1a, 13:04

Erregional maila. 18. Jardunaldia: Pamplona 4 – Altsasu 1

Markagailuak ez du islatzen Pamplonak eta Altsasuk izan zuten lehia estua, izan ere parez pare ibili ziren bi taldeak partida bukaerara arte. Altsasu izan zen 7. minutuan markagailuan aurreratu zena, penalti bati esker. Atsedenaldia baino lehen Pamplonak berdintzea lortu zuen eta Altsasuk arrisku handia sortu zuen Pamplonakoen atean. Bigarren zatian Pamplonak jokoaren erritmoa bizkortu zuen eta partida dominatzera pasatu zen. Altsasukoen atera iristen hasi iren, baina Altsasuk ongi defendatzen zuen. Baina azken bost minutuetan hiru gol sartu zituen Pamplonak eta azkenean 4 eta 1 gailendu zen.

Lezkairu da erregional mailako 3. Multzoko liderra (44 puntu). Altsasu 9.a da (20 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean bosgarrena den Amaya taldea hartuko du Dantzalekun.