Elikadura jokaeren nahasteak zertan diren jakiteko

Guaixe 2016ko ots. 11a, 16:01

Otsailaren 15ean, astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean hitzaldia.

Gaztaroan izan daitezkeen elikadura jokaeren nahasketen errealitatea gurasoei azaltzea. Horixe da Altsasu institutuko guraso elkarteak eta Burunda mendebaldeko oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitateak antolatutako hitzaldiaren helburua. Anorexia eta bulimia dituzten pertsonen senideen elkarteko, Acabeko, koordinatzaile Garbiñe Agirre izanen da hizlaria. Gaiarekin interesa duen edozein pertsona dago hitzaldira gonbidatuta.