Emakumeen Egunarekin, gehiago

Guaixe 2016ko mar. 11a, 10:36

Martxoaren 8a dela eta antolatutako egitarauak segida du hurrengo egunetan. Bihar eta etzi, 18:00etan, Intxostiapunta gazte guneak 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra hartuko du. Zoila Berastegi Mariñelarena arbizuarrak  Barruan den altxorraren bila tailerra gidatuko du. Dramatizazioaren bidez, neskek munduaren aurrean duten jarrera aztertu eta landuko da; bakoitzak bere burua munduan nola ikusten duen jakiteko.

Domekan, 11:30ean  emakumezkoen lasterketa ez lehiakorra, Lilasterketa, izanen da. Oraindik izena eman ez duenak www.dantzalekusakana.com web orriaren edo 948 564 823 telefonoaren bidez egin dezake. Edo domekan bertan, 11:00etan, Gure Etxea eraikinean. Emakumeen Eguneko egitaraua literatur solasaldiak despedituko du, asteazkenean, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Oraingoan hizpidea Assata Shakur Amerikako Estatu Batuetako iraultzailearen autobiografiak emanen du. Maria Castejon Leorza izanen da saioa gidatzen.