Castillo Suarez idazlea Zelandin

Guaixe 2016ko mar. 14a, 18:23

Otsaila agurtzeko Ebelina Mandarina izan dugu Zelandin Castillo Suarezen eskutik.Zirkoan trapezista izan nahi duen kaskagorria den  neskatoaren istorioaz gozatu dugu gaur. Lehenago gelan irakurri dugu ipuin polit hau, eta gero Castillok kontatu digu nola sortu zen zirko ttipi honetan kokatzen den ipuin polit hau.Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrek asko disfrutatu dute saioan eta galderak ere egin dizkiote Castillori.


Lehen Hezkuntzako 2. Mailakoak ere gustora aritu dira Castillorekin hizketan eta berak liburuak sinatu dizkie. Castillok bere ipuinen berri eman digu, Ebelina neskaren istorioa baino gehiago ere idatzi duelako.
Horrela jakin dugu Krispeta hegalariak ipuinaren protagonista ile luzea duen mutikoa dela.

Muxurik nahi? ipuinaren pintzelada batzuk ere kontatu dizkigu eta horrela enteratu gara Adolfok Kariñek ematen dizkion muxuak ez dituela gustoko. Erika, Erikaren ttilikak ipuinaren protagonista,ilea  harro-harroa duen neskatila da eta lagunek farre egiten diote. Eta Amalia eta Amelia bizkien istorioa ere oso polita.

Baina guretzako farregarriena izan da Nobio bat nire amarentzat ipuinean gertzatzen dena: zer iruditzen zaizu amari nobio bat bilatzea???

Eskerrik asko Castillo, hurrengo arte!