Altsasuk ez zuen zortea alde izan eta punturik gabe geratu zen

Guaixe 2016ko mar. 21a, 15:44

Erregional maila. 25. jardunaldia: Valle de Egües 3 – Altsasu 0

Eguesibarren jokatutako partidan Valle de Egüesek 3 eta 0 irabazi zion Altsasuri. Altsasuk ez zuen galtzea merezi izan. Lehen zatian bi taldeek ongi jokatu zuten, baina Eguesek bere aukera ia bakana aprobetxatzen jakin zuen eta 15. minutuan gola sartzea lortu zuen. Bigarren zatian Altsasuk asko arriskatu zuen, jokaldi ederrak sortu zituen etengabe, baina Egüeseko atezainak, defentsak eta zurtoinak ez zieten baloia sartzea utzi. Falta ikusgarri bati esker bigarren gola sartu zuen Valle de Egüesek eta partida bukaeran hirugarren gola sartu zuten etxekoek. Horrela, punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak.

Sailkapen orokorrean Doneztebe da erregional mailako liderra. Altsasuk 9. postuan jarraitzen du (28 puntu). Hurrengo jardunaldian Altsasuk sailkapenean 5.a den Amigo hartuko du.