Erramu trofeoa Roger Adriarendako

Guaixe 2016ko mar. 21a, 16:30

Alex Burdoyrekin esprint estua izan zuten Altsasun

Igandean jokatu zen Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 57. Erramu Trofeoa, juniorren mailako proba. 127 korrikalarik hartu zuten irteera eta horietatik 47 iritsi ziren helmugara, probako 79 km-ak osatu eta gero. Altamira portua bitan eta Lizarragakoa batean igo behar izan zituzten.

Helmugan esprint estua izan zuten Huesca la magia taldeko Roger Adriak eta Trek Sabadell taldeko Alex Burdoyk. Adria nagusitu zen, oso gutxigatik (2:03:33). Bi segundora sartu zen Asesores Navarra taldeko Joseba Otaola, 2 segundora. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria 30.a sartu zen, 41 segundora, Hodei Zia 44.a, 2:24ra eta Alex Unzilla 46.a, 3.33ra. Probako talde onena Huesca la Magia izan zen.