Dantzaren Nazioarteko Egunean, dantza

Guaixe 2016ko api. 29a, 08:40

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gune parean.

Unescok apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko Egun gisa izendatu zuen 1982an. Dantzariak euren eguna ospatzeko kalera aterako dira gaur Altsasun. Iortia kultur gunearen pareko espazioa hartuko dute dantzariek eta euren eguna dantza eginez ospatuko dute. Ikuskizunarekin gozatzeko gonbidapena egin diete sakandarrei. Dantza eguneko antolatzaileek sorpresak izanen direla iragarri dute. Sakandarrek, nahi izanez gero, Dantzaren Nazioarteko Egunean dantza eginez parte hartzeko aukera zabalik dute.