Ihotea 2016 bidean

Guaixe 2016ko abu. 30a, 08:29

Mendizaleak 2016 bidea egiten segitzen dute. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua ekimenaren barruko jarduera horrek 32 etapaz osatutako mendi ibilbidea osatzen hari da Euskal Herrian barna, igandero-igandero. Garileko azken igandean mendizaleak Altsasu eta Ataun arteko bidea egin zuten. Ibiltariek Etxarri Aranazko Zelatamunon Altsasuko ihoteetako pertsonaiekin topo egin zuten. Han ziren momotxorroak, sorginak, akerra, golda eta beste txistulariak lagun. Ihote segizioaren antzezpena egin zuten pago artean, lainopean.

Argazkiak: Altsasuko inauteri batzordea.

Erlazionatuak