51 argazki era feria irudikatzen

Guaixe 2016ko urr. 18a, 19:22

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak herriko ferietan argazki rallya antolatu zuen igandean. 31. aldi zuen lehiaketak eta 51 argazkilari animatu ziren: 44 helduen mailan eta 7 haurren mailan. Argazkiak egiteko guztiei bost gai jarri zizkien antolakuntzak: feriak, etorkizuna, irudi geometrikoak, basoko fruituak eta bitxikeriak.  Epaimahaiak haiek aurkeztutako seina argazkiak ikusi eta sariak azaroaren 17an banatuko dute, Iortia kultur gunean. Toki berean, azaroaren 18tik 28ra rallyra aurkeztutako lanen erakusketa izanen da.