Musika eta koloreekin sortutako magia

Guaixe 2016ko urr. 21a, 14:22

Igandean, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Dot dantza, antzerkia, musika eta teknologia berriak nahasten dituen ikuskizuna da, eta emaitza, buruhauste magikoa. Sol Lewitt artista iparramerikarraren lan kitzikagarria abiapuntutzat hartuta, horma zuri handi bat kolorez beteko dugu. Bi protagonista daude. Bata Laia da, bere pareta txurian agertu daitekeen edozein zikinkeria borratzen duena. Dot iristean ez du pentsatzen gertatu daitekeen guztia. Magia eta irudimen handiz, Dot eta Laia musikan eta kolorean barnako bidaiari ekinen diote. Magia hasteko puntuak batu besterik ez dituzte egin behar.

Maduixa teatreren obrak haurrendako ikuskizun onenaren Feten 2014 eta Max 2015 sariak lortu ditu.