Altsasu: iritsi da garaipena

Guaixe 2016ko urr. 24a, 12:10

Erregional maila. 5. jardunaldia: Altsasu 4 – Gazte Berriak 1

Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, etxean. Gazte Berriak taldearen kontra bikain aritu ziren altsasuarrak. Partidako jaun eta jabeak izan ziren, eta Darlingek, 6. minutuan, eta Patxik, 24.ean, sartu zituzten talde gorritxoaren lehen bi golak, lehen zatian. Bigarren zatian joerak berdintsu jarraitu zuen, baina Gazte Berriak gehiago iritsi zen altsasuarren atera eta Antsoaingoek gola sartu zuen, markagailuan gerturatuz. Partida bukaerara aldera Paulettek eta Josebak Altsasuren aldeko beste bi gol sartu zituzten eta 4 eta 1 irabazita despeditu zen partida.

San Jorge da erregional mailako liderra (13 puntu). Altsasu 7. postuan dago (5 puntu). Asteburuan Beti Kozkorren kontra ariko da Altsasu, Lekunberrin.