Falangeren mehatxu pintada

Guaixe 2016ko aza. 7a, 09:48

Ferietako liskarra gertatu zen tokiaren pareko tabernan Falangek sinatutako pintaketa agertu da gaur: Pikoletokin aise, falangekin kasu. Falangeren ikurra ere margotu dute. Ezabatu dute dagoeneko. Tabernan telefono bidezko mehatxuak ere jaso dituzte lastailaren 15az geroztik. Tabernan ika-mika izan zen eta liskarra kalean.

Ez da aurreneko aldia falangearen sinadurarekin mehatxu pintaketak egin direnak Sakanan.
2009ko agorrilaren 20an, Arbizun, lau zinegotziren izenak eta haien kontrako heriotza mehatxuak (“orain zelatan, bihar hilko zaituztegu”) agertu ziren idatzita Arbizuko udaletxeko fatxadan. Aldamenean Falangeren logotipoa eta “Otsaportillo 1936.Gora Barandalla!” idazkia zeuden. Gerora Falange y Tradición taldeak bere gain hartu zituen Euskal Herrian egindako 25 eraso, baina zerrendatu gabe. Urte hartako lastailaren 23an atxilotu zituzten taldeko bost kideak. Haietako hiru delituagatik zigortu zituzten. Aurrekaririk ez zutenez bat bera ere ez zen espetxera joan.