Berreskuratutako liburu eta diskoen elkartasun azoka eginen da

Guaixe 2016ko abe. 2a, 09:06
Bigarren eskuko azoka Irurtzunen. Urtaro bakoitzeko bana antolatzen du Itxipuruk.

Gaur, 9:30etik 13:30era, San Juan kalean.

Kaleko elkartasun eta kultur elkarteak antolatu du gaurko elkartasun azoka txikia. Elkarteak bi bazkide mota ditu, laguntzaileak eta onuradunak. Guztiek batean eta bestean jasotako liburu, DVD eta diskoak biltzen dituzte. Elkartearen filosofiaren arabera kultura ez baita hondakin bat. Berreskuratutako kultura materialak saldu egiten dituzte eta etekinak elkarteko onuradunei ematen diete. Horiek ekonomia bazterketa bizi duten pertsonak dira, gizarte zerbitzuen laguntzaren bat edo bat ere ez jasotzen ez duten pertsonak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, behar ez ditugun liburu eta diskoak eraman daitezke elkartasun azokara.

www.azokasolidario.eus
Ekimenari buruzko informazio gehiago nahi duenarendako