Sardui idazlearen txanda

Guaixe 2016ko abe. 2a, 13:56

Abenduaren 13an, asteartean, 10:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Irailean musikari gisa erabili zuen egoitzara idazle moduan bueltatuko da Alex Sardui. Bere aurreneko eleberria den Esan eta egin (2013, Baga Biga) liburuaren inguruko literatura solasaldian parte hartuko du gernikarrak. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatutako nobelak lau umeren istorioa kontatzen du, umetatik nagusi egiten diren arte. Nagusi egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa sortzen dituzte; beti laurak batera. Kuadrilla hitzak haiendako zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak liburuan. Guztia modu irakurterrazean idatzia.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakidek antolatu dute saioa. Hartan parte hartzeko liburua irakurrita joan behar da.