Altsasu eta Lagunak taldeen arteko partida bertan behera, elurrarengatik

Guaixe 2017ko urt. 16a, 11:50

Erregional maila. 13. jardunaldia. Altsasu – Lagunak (atzeratuta)

Asteburu honetan Erregional mailako 13. jardunaldia jokatu da, baina Altsasuk eta Lagunak taldeek larunbatean 16:30ean Dantzalekun jokatu beharreko partida bertan behera geratu zen, elurrarengatik. Araudiak jasotzen duenez, bi taldeek hilabete bateko epea dute data adostu eta aipatu partida jokatu ahal izateko.

Ardoi da erregional mailako liderra (30 puntu). Altsasu 6.a da (14 puntu). Asteburuan sailkapenean azkena den Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Antsoainen.

Elomendiko Ligako jardunaldia, bertan behera
Eguraldiagatik asteburuan jokatzekoa zen Elomendiko Ligako 14. jardunaldia atzeratzea erabaki zuen zuzendaritzak.