Kumbiaton insurgentea

Guaixe 2017ko urt. 27a, 12:17

Gaur, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean.

Madrilgo Tremenda Jauria taldea Altsasun izanen da gaur. Laukoteak azken aldian zer esan handia eman du. Euren musika proposamenak kumbia, punka, reggaetoia edo rapa uztartzen ditu,  hitz zorrotz eta azidoekin. Joan den urtean Mordiendo diskoa argitaratu zuten, dantza eta borroka uztartuz. Eta gaur Cuentas pendientes disko txikia aurkeztuko dute. Haien zuzenekoak ere dantzagarriak dira oso.