guaixe.eus

216 abokatuk 11 altsasuarren auzipetzea “zentzugabekeria” dela diote

  Politika  Altsasu

Auzia Iruñean edo Madrilen epaitu behar den erabakitzeko dagoenean egin dute publiko elkartasun kanpaina.

216 abokatuk 11 altsasuarren auzipetzea “zentzugabekeria” dela diote
Manifestua sinatu duten abokatuen ordezkariak. Argazkia: Ahotsa.info | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko 216 abokatuk, juristek eta unibertsitate irakaslek zortzi puntuko manifestua publiko egin dute. Fiskaltzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak izandako jarrera kritikatu eta gazte altsasuarrak auzipetzeko prozesua “neurriz kanpokoa” izan dela gaztigatu dute. Aldi berean, ferietako liskarra terrorismo gisa epaitzea “zentzugabekeria” dela. Era berean neurrigabetzat jo dute  hiru auzipetu espetxean izatea.

Iruñean aurkeztu zuten manifestua Maika Menderrek, Sonia Ontorioak eta Iñaki Lagasabasterrek. Altsasun gertatutakoa deitoratzen dutela nabarmendu ondoren, bai fiskaltzarekin baita Espainiako Auzitegi Nazionalarekin bat ez datozela nabarmendu zuten. Manifestuaren 216 sinatzaileen arabera “gertakariak terrorismo delitu gisa kalifikatzea ezegokia eta neurrigabea da. “Gertakariak terrorismo gisa jotzea interpretazio bat da eta Espainiako epai-ordenamenduak ezartzen dituen irizpideen kontrako dago guztiz”.

Carmen Lamela epailearen autoa ez dela ez objektiboa ezta inpartziala ere azpimarratu dute. Idatzi hori  “gertaeretan baino susmoetan” oinarritzen dela gaztigatu dute, gaineratuz, “autoak ez dago eta ez du beste bertsiorik aurreikusten, sinesgarriena, goizaldean taberna batean izandako liskarra izan zela”. Instrukzio modua kritikatu dute, gaineratuz: “errefusagarriak diren jarrera bortitzak ezin dira epaile eta auzitegien neurriz kanpoko erreakzioarekin ezin erantzun. 216 sinatzaileek Madrilen terrorismo delituaren interpretazio zabala salatu eta auzia auzitegi naturalera, Iruñera, bueltatzeko eskatu dute. Orain arteko jokabideak Justiziaren ospearen kontra egiten duela gaineratu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak